XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Edota, haur batek kontatzen du senide edo lagunen etxera bazkaltzera joan eta ikusi zuena.

4. Aitamena
Badugu guk ere bazkaldar bat, Jesus, bere ogitik, bere gorputzetik, bere bizitza zoriontsutik eskaintzen diguna.

Ardura izaten zuen Harek jendeak goserik izan ez zezan.

Entzun:
5. Berrionaren kontaera
Ilunabarrean, ikasleak hurbildu eta honela mintzatu zitzaizkion:
- Leku bazterra da hau, eta berandu da. Bidal ezazu jendea; doazela auzoetara, eta eros dezatela jatekoa.

Jesusek orduan:
- Ez dute joan beharrik, emaiezue zeuek jaten.

Haiek erantzun:
- Ez bait dugu hemen, bost ogi eta bi arrai besterik.

Eta Jesusek:
- Ekarzkidazue.

Jendea belar gainean eser erazi ondoren, hartu zituen bost ogiak eta bi arraiak; eta, begiak zerura jasorik, bedeinkapen-otoitza egin zuen, zatitu zituen ogiak, eta ikasleei eman zizkien; eta ikasleek jendeari.

Jan zuten denek, ase ziren arte; eta gelditutako hondarrekin hamabi saski bete bildu zituzten.

Jan zutenak, bosten bat mila gizon ziren, emakumeak eta haurrak gabe (Mt 14, 15-21).

6. Aitamena
Jesusek jendeari ez zion hitz egiten bakarrik; haiekin izaten zen jateko orduan ere.

Lagunarte ona zuelako, ikasleekin, apostoluekin jaten zuen.

Inoiz Berak esango zien: Afaria prestatu behar dugu.

Baina arduratzen zen jatekorik ez zuen jendeaz ere.

Bai al dakizue, munduan hirutatik bik gosea pasatzen duela?.

Bai al dakizue, Euskal Herrian bostetarik bat lanik gabe, dirurik irabazi gabe dagoela.